Hemeroteka


Compartir
2021-06-14

Liburu-gomendio bat astero

Pinotxoren abenturak. Idazlea: Carlo Collodi. Ilustratzailea: Jokin Mitxelena. Itzultzaileak: A. Pontesta, K. Biguri, G.J. Goikoetxea. Alberdania-Erein-Igela, 2011. Bilduma: Klisk-klasikoak.

Haurtzaroko abenturak kontatzen dituen hogeita hamasei ataletako obra hau haur literatura unibertsalaren mugarri bat da. Itzulpen fidel eta aberats batean plazaratua, Pinotxoren abenturak osorik eta moldaketarik gabe irakurtzeko aukera eskaintzen digun edizioan, ezinbesteko irakurketa da. Bere atalkako banaketagatik irakurketa errazekoa izanik ere, obra bere luzera osoan irakurtzeko irakurle saiatua eskatzen du edota, bestela, talde irakurketarako oso egokia izan liteke. 

Liburu hau Galtzagorri Elkarteak sustatutako Klisk-klasikoak bildumaren barruan dago beste zenbait klasikorekin batera. Klasikoak diogunean obra unibertsalei buruz ari gara. Collodiren Pinotxo ekarri dugu gaur, baina Mariasun Landa, Anjel Lertxundi, Mayi Ariztia eta Xabier Olasoren obrak Keneth Grahame, Mark Twin eta Collodiren beraren lanarekin biltzen dira Galtzagorrik hauspotutako bilduman.