Hemeroteka


Compartir
2021-06-28

Liburu gomendio bat astero

Gaurko gure gomendioan liburu bat baino gehiago kabitzen da. Ezagutzen duzu Booktegia? Hamaika irakurgai eskuratu ahal dituzu bertan, den-denak euskaraz. Poesia, fikzioa, drama, saiakera, elkarrizketak, erreportajeak... Haur eta gazte literaturak ere, badu bere lekua. Booktegian mota guztietako euskarazko liburuak doan deskargatu ahalko dituzu.

Gazte literatura atalean ipuin bildumak eta obra unibertsalak (London, Twin, Salgari, Saki...) eskuratzeko aukera duzu Epub, Mobi edota Pdf formatuetan. Haur literatura Eguzkilore atalean aurkituko duzu. Liburuaz gain, ahots goran egindako kontaketen bideoak eskuragai dituzu, baita audioak ere. Liburuok Irrimarra ilustratzaile bikoteak ilustratu ditu eta testuak Fito Rodriguez, Josu Zabaleta eta Yolanda Arrietak idatzitakoak dira; kontaketak Oihana Maritorenak egin ditu.

Gomendio honekin bagoaz. Ehundik gora obra ekarri ditugu itxialdi garaian egunero eta ondoren astero haur eta gazte literaturako obrak gomendatzen hasi ginenetik. Gure webguneko Hemerotekan aurkituko dituzu den-denak.