Hemeroteka


Compartir
2020-03-19

Liburu-gomendio bat egunero

Gaur, barre egiteko album ilustratu bat! Barre eta buruari zein barrenei eragitekoa.

Grizzly birusa. Idazlea: Émilie Chazerand. Ilustratzailea: Amandine Piu. Itzultzailea: Amets Santxez Munain (Bakun). Ibaizabal, 2019. 4 urtetik aurrera.

Lore birus arraro bat jota dago. Doministiku egiten duen bakoitzean grizzly hartz bat ateratzen zaio sudurretatik. Jakina, Lorek doministiku egiten duen bakoitzean ondoan dituen guztiek hanka egiten dute. Aaaaatxis!

Umorez betetako istorio honek gertaera aurrez zentzugabe baten bitartez justizia eta adiskidetasun faltsuaz hitz egiten du. Idazlea erizaina izandakoa da eta, dioenez, "idaztea hurkoa zaintzeko beste modu bat da, bereziki umeak zaintzeko beste modu bat da".

Barre egingo dugu gaur?