Hemeroteka


Compartir
2020-05-08

Liburu-gomendio bat egunero

Gezurrak ez omen dira esan behar... Edo bai, zuk ikusi. Gaztetxo, zuretzat gaurkoa!

Nire lagunen gezurrak. Idazlea: Joxemari Iturralde. Marrazkia: Estibalitz Jalon. Erein, 2014.

Gezurrak ez omen dira esan behar. Ezta gezur txikiak ere. Hori esaten digute beti ikastetxean irakasleek eta etxean gurasoek. Baina beti egia esatea oso aspergarria da, saltsa pixka bat gehitu behar zaio bizitzari, eta hori aldika gezurtxo batzuk esanez lortzen da. Askotan gezur batek lagundu egiten du, arindu egin dezake egoera astun, petral bat. Gainera, denok ditugu halako hankasartzeak. Irakasleak, gurasoak…, beti guri esaten egia esan behar dela, eta gero gezurrak botatzen harrapatzen ditugu ezustean. Eta zuk zer? Seguru zuk ere noizbehinka gezurrak esaten dituzula. Nik baino gehiago? Nire lagunek baino gutxiago? Irakur ezazu liburua eta kontatu gero. Baina, egia esan, e? Ez hasi gezurretan. Edo bai… zuk ikusi.

Segi irakurtzen!