Hemeroteka


Compartir
2021-04-15

Mahai editoriala antolatu du Sistema Eragileak

Sistema Eragilea -zko argitaletxeak bultzatutako ariketa editorial berria da eta plataformaren ibilbidearen hasiera ospatzeko Mahai Editoriala deialdia sortu dute, artista-argitalpenen trukea eta aurkezpenak bultzatzeko topaketa multzo bat. Aurtengo deialdirako, 4 espazio aukeratu eta 4 data ipini dituzte:

  • Maiatzak 7. Iruñeako Katakrak.
  • Maiatzak 8. Bilboko Artiatx.
  • Maiatzak 14. Gasteizko ZAS.
  • Maiatzak 15. Azpeitiko Dinamoa.

65 bat aurkezpen hartzeko moduko programa bat antolatu dute. Hona antolatzaileek emandako azalpena: "Mahai Editoriala artista-argitalpenen trukea eta aurkezpena bultzatzeko antolaturiko topaketa multzo bat da. Bi ekintza funtsezkotan ardazten da: bildumatu eta zabaldu. Mahai Editorialak beren argitalpenak aurkezteko aukera ematen die artistei, diseinatzaileei eta editoreei". Mahai editorialean parte hartzeko oinarriak eta bete beharreko formularioa hemen aurkitu ditzakezue. Izena emateko azken eguna apirilaren 28a da.