Hemeroteka

2021-07-07

MarraziOetan izena emateko azken egunak dira

Irailean egingo dugun MarraziOak tailerraren 13. ekitaldian parte hartu nahi baduzu izena emateko azken egunak dituzu!

MarraziOak Galtzagorri Elkarteak Gipuzkoako Fordu Aldundiaren babesarekin antolatzen duen tailerra da, ilustratzaileei zuzendutakoa. Aurten Ignasi Blanch ilustratzaileak eta Harkaitz Cano idazleak gidatuko dute eta maskulinitatearen inguruko hausnarketa egitea proposatu dute, arteak gizonezkoak errepresentatzeko erabili dituen moduak arakatuko dituzte.

Donostiako Undermount elkartean egingo dugu, Igeldon, irailaren 27tik urriaren 1era. Izena emateko azken eguna datorren igandea, uztailak 11, da. Formazioa doan jasoko dute epaimahaiak aukeratutako 10 ilustratzaileek.

Animatu, eta parte hartu!

Hemen duzu informazio gehiago.