Hemeroteka


Compartir
2021-06-29

OEPLIk 2020ko liburu hautatuen katalogoa argitaratu du

OEPLIk, Espainiako haur eta gazte liburuaren erakundeak iaz argitaratutako liburu aukeratuen katalogoa argitaratu du. Hemen duzu, eskura. Galtzagorri Elkarteak parte hartzen du liburuen hautaketa prozesuan. Galtzagorrirekin batera, Clijcat, Galix eta Consejo General del Libro OEPLIko atalak katalogoaren joskintzan aritu dira. 200 titulu baino gehiago bildu dituzte eta, produzitutako guztiaren artean, kalitate gehien dutenen zerrenda osatu dute. Idazle, editore, bibliotekari, kritikari, liburu-saltzaile edota liburuzaleak dira aukeraketa lanean ibili direnak. Katalagoan euskaraz, katalanez, galegoz eta gaztelaniaz idatzitako liburuak daude, eta dauden euskarazko liburuak Asun Agirianok eta Migel Asiainek hautatu dituzte.