Hemeroteka

2020-11-09

Olarrak eta Zubizarretak irabazi dute Vitoria-Gasteiz Itzulpen Saria

Xabier Olarra eta Patxi Zubizarreta dira Vitoria-Gasteiz Sarien 17. edizioko irabazleak. Gasteizko Udalak, bere euskarazko zerbitzuaren bitartez, haur eta gazte literaturako lanen euskarazko itzulpen onenak saritzen ditu. Olarrak Robert Luis Stevensonen Catriona eleberriaren itzulpenagatik (Igela, 2019) jasoko du saria. Epaimahakideek Olarrak egindako lanaren kalitatea eta itzulpenean lortutako hizkuntza-maila altua goraipatu dituzte. Zubizarretak Alexandra Garibal idazlearen eta Clausi Bielinsky ilustratzailaren Plein plein plein d’animaux obraren itzulpenagatik jasoko du: Animalia asko, pila, bila (Ibaizabal, 2019). Epaimahalkideek jatorrizko liburuaren berezitasuna, hitz-jokoak eta umorea euskarara ekartzeko gaitasuna azpimarratu dituzte; gainera, epaimahaiak adierazi du oso maila altuko itzulpena dela Zubizarretarena. Epaimahaia honako kideek osatu dute: Aintzane Atela Gurrutxaga, Patxi de Vicente Arbeloa, Karlos del Olmo Serna, Miren Ibarluzea Santisteban eta Mario Unamuno Plazaola. 

Zorionak biei!