Hemeroteka

2020-10-14

Prest dugu Ipuin Kontalarien VI. Maratoiaren egitaraua

Azaroaren 7an izango da, Donostiako Liburutegi Nagusiko Sotoan. Galtzagorri elkarteak Ipuin Kontalarien Maratoiaren seigarren ekitaldia antolatu du Haur Liburutegi Nagusiarekin elkarlanean. Aurtengoan ere, egitarauak haurrak, gazteak eta helduak erakarri nahi ditu.

Hiru saioak doan dira, baina aurretik izena eman beharko da ondoko helbidean: haurliburutegia@donostia.eus 

 

Hona prestatu dugun egitaraua:

  • 12:00. Ane Gebara. Oihaneko tira-birak. Abenturaz betetako ipuinen bidez, oihaneko mila txoko ezagutuko ditugu. 6-9 urte.
  • 17:30. Ixabel Agirresarobe eta Jaione Albeniz. Dantzipuinak. Dantza eta ipuina elkarrekin uztartuko dira. Kontaketa honetan egoera larri, xelebre eta barregarri ugari izango dira. 9-14 urte.
  • 19:00. Joxemari Carrere. Hiru urak. Joxe Zabala marinela bizitzaren pasarteak eta istorioak joango dira bere ahotik irteten, botila hustu bitartean. Gazteak (+15 urte) eta helduak.