Hemeroteka


Compartir
2020-07-27

Udan ere literaturaz gozatzeko aukera

Uztailak uda betean sartu gaitu, eta liburuz betetako udaldia eskaini digu beste behin ere. Oporrak dituenarentzat eta lanean segitzen duenarentzat bidaiatzeko, eta, abentura eta emozio berriak bizitzeko aukera paregabea eskaintzen digu literaturak. Baina nondik hasi? Erantzunik ez baduzu, hemen dituzu gure web guneko Dokumentazio gunean bildu ditugun irakurketa gidak.

Kontsultatu eta hasi gozatzen!

Baita ere, Galtzagorriko web guneko hemeroteka atalean aurkituko dituzue liburu gomendioak.

Gazte irakurlea bazara, Booktuberboom eta Liburu Gaztea egitasmoetako orrialdeetan dituzu proposamenak.

Bilatu gustuko duzuna eta gozatu irakurketaz, gozatu udaz!