Hemeroteka


Compartir
2020-01-21

'Zuri Madame... liburuak hesiaren kontra' dokumentalaren emanaldia Iruñean

Iruñeko Udalaren euskarazko kultur programazioaren barruan, urtarrilaren 27an, 19:30ean, Kontestable jauregian, Zuri Madame... liburuak hesiaren kontra dokumentalaren emanaldia egingo dute BIKO-TEKArekin bat eginez. Izan ere, dokumentalak siriar errefuxiatuen kanpaleku batean Kiribil konpainiako kideen egonaldia kontatzen du. Haur literatura, liburu ilustratuak eta esperientzia artistikoak uztartu, eta hura guzti hura errefuxiatuekin partekatu zuten. Dokumentalak egonaldi hartan bizitakoa eta partekatutakoa jasotzen du. Finean, dokumentalak arteak eta kulturak gerrak zauritutako nahiz kolpatutako pertsonak sendatu eta berreraiki ditzaketela erakusteko xedea du.

Kontestable jauregiko emanaldian Markotx Iribarne zuzendaria eta Paxkal Indo Kiribil konpainiako kidea izango dira, eta dokumentalaren zein Libanon bizi izandako esperientzien berri emango dute.