Agenda

2021-08-26 | 2021-09-30

IDAZLEENTZAT EGONALDIA PARISEKO CITÉ DES ARTSEN

Zer aurkeztu: Besteak beste, formularioa, curriculuma, egonaldian landu nahi den literatur proiektuaren deskribapena, prentsa dosierra eta idazleak dagoeneko argitaratuta duen lan bat, gutxienez.

Nora bidali: residenciasliteratura@accioncultural.es helbidera

Nola bidali: pdf formatuan. 3MB baino gehiago pisatzen duten artxiboak wetransfer bidez igorri behar dira.

Antolatzailea: Acción Cultural Española, Pariseko Udala, Frantses Institutua eta Frantziako Enbaxada Espainian

Saria: Hautatutako idazleak dagoeneko hasita duen literatur lan batekin jarraitzeko bi hilabeterako egonaldia irabaziko du: Espainiatik Pariserako joan-etorriko bidaia eta 2.600 euro Cité des Arteseko apartamenduan egingo duen egonaldia ordaintzeko.