Hemeroteka


Elkarbanatu
2021-06-17

Amaia Egidazuk irabazi du Etxepare Saria

Amaia Egidazuk irabazi du aurtengo Etxepare Saria Dorotea album ilustratuarekin. 30 lan aurkeztu dira aurtengoan Nafarroako 22 toki entitatek, haien euskara zerbitzuaren bidez, antolatzen duten lehiaketara; Pamiela argitaletxea eta Galtzagorri Elkarteak lagundutakoa da, eta Nafarroako Gobernuak, Euskarabideak babestutakoa.

Dorotea lan irabazleak “natura eta kultura, tradizioa eta traizioa dotore biltzen ditu”, Leire Salaberriak, Idoia Sobrinok eta Patxi Zubizarreta epaimahaikideen aburuz. Testuaren aldetik, paralelismoak, segidak, errimak barne biltzen ditu oihartzuna landuz eta irakurleari jostatzeko aukera emanez. Ilustrazioei dagokienez, epaimahaikideek nabarmendu dute “bihurrikeria, konplizitate dotorea eta iradokizuna eskaintzen dute”. Album petoa dela diote, “oreka betekoa, istorioak eta ilustrazioak aldi berean irakur ditzagun irriz eta irrikaz”.

Zorionak Amaia! Pamiela etxeak udazkenean argitaratuko duen Dorotea albuma ikusteko irrikaz geratzen gara!