Hemeroteka


Elkarbanatu
2021-03-05

Booktrailerrak bidaltzeko azken eguna!

Gaur amaitzen da Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketara lanak aurkezteko epea. Gaurtik aurrera epaimahaiaren eta publikoaren esku geratuko da onenak saritzeko lana.

Ikasturte honetan 28 ikastetxe ari dira parte hartzen lehiaketan eta une honetan lanak amaitzen ari dira gehienak. Dagoeneko hainbat Book Trailer jaso ditugu! Martxoaren 5tik aurrera lau adituk osatutako epaimahaiak aztertuko ditu Book Trailerrak eta maiatza erdialdean jakinaraziko du bere erabakia.

Honakoak dira Book Trailerrik onenek jasoko dituzten sariak:

IKASTETXEKA:

• DBH1-DBH2: sari bakarra, abentura txangoa lau lagunentzat, eta liburu eta diskotan gastatzeko 200 euroko bonoa liburu eta diskotan gastatzeko.

• DBH3-DBH4: sari bakarra, abentura txangoa lau lagunentzat, eta liburu eta diskotan gastatzeko 200 euroko bonoa liburu eta diskotan gastatzeko.

NORBANAKOKA: abentura txangoa bi lagunentzat eta 100 euroko bonoa liburu eta diskotan gastatzeko.

Horrez gain PUBLIKOAREN SARIA eskuratzeko aukera ere izango dute parte hartzaileek. Hori publiko zabalak erabakiko du apirilaren 1etik 30eko eguerdiko 12:00ak bitarte zabalduko den BOZKATU atalean botoa emanez. 200 euroko bi bono banatuko dira, lehiaketako kategoria bakoitzeko bana. Bozketan parte hartzen dutenen artean, urtero bezala, e-irakurgailu bat zozkatuko da.

Animatu eta parte hartu!