Hemeroteka


Elkarbanatu
2020-11-18

@booktuberboom lehiaketan parte hartzeko azken egunak!

Azaroaren 25a izango da Booktuberboom EAEko booktuber lehiaketaren IV. edizioan parte hartzeko azken eguna. Egun horretako eguerdiko 12:00ak baino lehen bidali beharko dira booktuber bideoak. Baina, lasai, oraindik garaiz zabiltzate zuen liburu kuttunena hartu, kamara aurrean jarri eta liburua gomendatzeko. Ah, ez ahaztu You Tubera igotzeaz eta geure formularioa betetzeaz! Sari potoloak daude jokoan eta zuen artean egon daiteke hurrengo euskal booktuber influencerra!

Gainera, aurten saren zabaldu ditugun kedada birtualei esker aitzakiarik ez da izango adibideak topatu eta zuen booktuber kanala nolakoa egin nahi duzuen pentsatzen hasteko: liburu gomendioak, idazle eta sortzaileei elkarrizketak, unpoltsingak, erronkak edota hater bilakatu eta institutu garaiko gutxien gustatutako liburuak zeintzuk diren esateko atala ere sortu dezakezue… Gure booktuber saioan guzti hori topatu dezakezue!

Guk dagoeneko jaso ditugu zuen booktuber bideo dezente. Batzuk pribatuan parte hartzea erabaki duzue eta hauek epaimahaikideei bidaliko dizkiegu. Besteek publikoan eman duzue izena, beraz, zuek aukera izango duzue epaimahaiaren balorazioaz gain, publikoaren sariketan ere sartzeko. Booktuber bideo publikoak geure YouTubeko Booktuberboom kanaleko erreprodukzio zerrendan daude ikusgai eta azaroaren amaieran aktibatuko dugu hauen bozketa fasea.

Ikusten duzuen bezala lehiaketaren azken txanpa iritsi da. Soilik zure booktube bideoa falta da guzti honi amaiera emateko. READy? Go!

Booktuberboom You Tube kanala

Instagram eta TikTok: @booktuberboom