Hemeroteka

2019-08-05

Booktuberboom lehiaketaren Spot berria labetik atera berri dugu!

 

 

Hiru Damatxoko lagunek, Maite Bastos aktorea eta Iban Garcia youtuberrarekin prestatutako spota kaleratu berri dugu. Booktuberboom-en hirugarren edizioa berezia da eta Spot berriaz gain udan hasi eta azarora bitartean Euskal Herriko hainbat aurpegi ezagun ikusiko dituzue haien gustuko liburuak kamera aurrean gomendatzen. Adi egon, laster sare sozialetan izango dituzue eta!

Baina, oraindik Booktuberboom lehiaketa zer den ez dakizula? Iban Garcia Youtuberrak ondorengo bideoa bidali digu zalantza guzti horiek argitu ditzazuen. Eta ahaztu baino lehen! Gogoratu zer irakurri ez badakizu, gure blogean irakurgai eta komiki zerrenda bat aurkituko duzula!