Hemeroteka


Elkarbanatu
2020-06-12

Booktuberboom: Publikoaren bozka emateko epea zabalik da!

Amaitu da gipuzkoako Booktuberboom booktube lehiaketan parte hartzeko epea! Parte-hartzaile guztien artean soilik bi animatu dira haien booktubeak publiko egira. Gaurtik ekainaren 19ra bitartean booktube hauek bozkatzeko aukera izango duzue Booktuberboom Booktube kanalean booktube gustokoenari “atsegin dut” emanez.

Epaimahaiaren sariaren irabazlea hautatzeko garaian,epaimahaikideek irizpide ezberdinak hartuko dituzte kontuan, besteak beste, parte hartzailearen naturaltasuna, hizkuntzaren zuzentasuna, ahoskera, originaltasuna, azalpen argiak emateko gaitasuna, bideo muntaia eta booktuber formatua.

BOOKTUBE PUBLIKOAK BOOKTUBERBOOM KANALEAN

Hauexek dira jokoan dauden sariak:

  • Epaimahaiaren saria: GoPro kamera eta liburu eta disketan gastatzeko 100€ko bonoa.
  • Publikoaren Saria: Bi lagunentzako abentura txangoa (parapentean hegaldia, urpekaritza, baleen ikuskatzea belaontzian, zaldi ibilaldia…) eta liburu eta disketan gastatzeko 100€ko bonoa.

Erabakia ekainaren 19an hartuko da eta ondorengo egunetan emango ditugu aditzera irabazleen izenak.

Hona hemen lanak publiko egitera animatu diren bi booktuberren lanak eta beraz, publikoren saria eskuratzeko lehian daudenak. Eman “atsegin dut” potolo bat gustokoen duzun booktubeari!

  • Aimar Perez - "Izarrak errudun"

  • Janitz Ancisar - "Magali ez dago bakarrik"