Hemeroteka


Elkarbanatu
2020-11-10

Booktuberboom Saioa (1x03): Liburuen unpoltsinga!

Dagoeneko ikusi daiteke YouTubeko Booktuberboom Saioko 3. atala:

3. Unpoltsing: Instiko liburuak! - BOOKTUBERBOOM SAIOA

Hirugarren saio honetan, Sutan bang eta Galtzagorriko kideak Unpoltsing bat egingo digute. Booktuber batek Unpoltsing edo Unboxing bat egiten duenean, gordeta dituen hainbat elementu aurkeztu eta haien inguruko iruzkinak egin edo ranking bat egiten du. Kasu honetan Amalia, Garazi eta Intzak liburutegitik ekarritako poltsen barruan gordetzen dutena erakutsiko digute. Bertan, insitutu garaian irakurri izan dituzten liburuak erakutsi edota egun insitutuan egongo balira irakurri nahi izango lituzketen liburuak gomendatuko dizkigute. Eta zuek? zer irakurtzen duzue insitian? Sakatu play eta gozatu Booktuberboom Saioaz.

Booktuberboom lehiaketa eta Booktuberboom saioa

Ez ahaztu Booktuberboom EAEko booktuber lehiaketaren 4. Edizioa martxan dugula eta lehen booktubeak jaso ditugula honezkero. Oraindik garaiz zabiltzate zuen gomendio bideoak bidaltzeko. Igo bideoa YouTubera eta bete formularioa Booktuberboom blogean.

Urtero, egitasmo honen barruan, booktuber kedada presentzialak egin izan ditugu herriko liburutegi eta gaztelekuetan. Hauetan, gazteekin liburuen inguruan aritzeaz gain, booktuber bilakatzeko pausuak deskubritzen ibili izan gara. Aurten, covid 19a eta segurtasun neurriak direla eta, kedada presentzialak antolatzea oso zaila egin zaigu. Baina, ez gara geldirik geratu! Guk ere kamarak martxan jarri eta booktuber bilakatu gara etxe eta ikastetxeetako pantailetara iristeko. Izan ere, kedada birtualak antolatu ditugu YouTubeko saio baten formatuan eta horrela estrenatu dugu Booktuberboom Saioa! Bertan, 10-15 minutu inguruko 5 kedada birtual ikusteko (nahi duenak podcast gisa entzuteko) aukera izango duzue. Kedada hauetan literatura eta liburuez aritzeaz gain, sare sozialen inguruan ere arituko gara booktuber onen gisara: zer den booktuber edo bookstagramer bat, sortzaileei elkarrizketak, gazteentzako liburu gomendioak, album ilustratuaren kontaketa, Unpoltsing, TAG, DIY eta Haul asko! Ez dakizuela zer diren? Eman klik eta sartu Booktuberboom YouTubeko kanalean!

Blog: https://booktuberboom.wordpress.com/

Instagram eta TikTok: @booktuberboom