Hemeroteka


Elkarbanatu
2021-05-25

Booktuberboom_+ egitasmoaren berri eman dute "Liburutegiak" aldizkarian

Liburutegi zerbitzuak urtero argitaratzen duen "Liburutegiak" aldizkaria aurkezten dute, 2019ko ekitaldei buruzko informazioarekin. Ekitaldi horien artean topatu dezakegu Booktuberboom egitasmoari buruzko berria. Bertan ikusi daitekeenez, Booktuberboom egitasmoaren IV. edizioak emaitza interesgarriak utzi dizkigu. Hori dela eta, V. edizio berri bat prestatzen hasiak gara dagoeneko. 

Adi ibili! Booktuberboom_+ iristear da eta! 

Hurrengo ikasturte berriari begira jarri gara dagoeneko eta sare sozialak eta literatura uztartzen dituen egitasmo hau berrikuntzaz beterik etorriko da udatik bueltan. Aurrerapentxo bat jaso nahi baduzue, Liburutegiak urteko aldizkarian zertxobait irakurri dezakezue. 

Liburutegiak 2020 aldizkaria

                                                           

Mattin ilustratzaileak egin du edizio berrirako logoa!