Hemeroteka


Elkarbanatu
2020-10-30

Galtzagorriko bazkideek deskontua dute IRUDIKAn

IRUDIKA, Nazioarteko Ilustrazio Topaketa Profesionala, hasi da. Aurtengoa edizio birtuala da, eta aurreko edizioetan baino sare profesional handiagoa sortzeko aukera emango die ilustratzaile, agente, liburu-denda eta argitaletxeei. Edizio digitala denez, elkarte eta erakunde arteko loturak estutu nahi dituzte, eta, Galtzagorriko bazkideentzako, % 10eko deskontu-bonuak sortu dituzte. Bonu horiek erabili ahal izateko, sarrera erostean, hurrengo pasahitza sartu beharko duzue: Galtzagorri20. Plataforma birtualerako sarrera erostean, ikusiko duzue bereizi egiten dituztela ilustratzaileak, agenteak, enpresak eta argitaletxeak, bisitariak, erakundeak, liburutegiak eta liburu-dendak.

Aurreko hiru edizioetan bezala, formakuntza, elkarrizketa profesionalk hitzaldiak eskainiko ditugu, baina oraingoan plataforma digital baten bitartez. Plataforma honetan, parte-hartzaileen artean zuzeneko mezularitzako intranet bat eta hitzorduetarako bilera-gelak egongo dira, baita galeria pertsonalak ere, hemengo autoreen sorkuntzak erakusteko eta hainbat herrialdetako pertsonekin elkarreraginean aritzeko.

Animatu!