Hemeroteka


Elkarbanatu
2021-04-07

Gazteei zuzendutako Idazkurle Kluba abiaraziko dute Ignacio Aldecoa Kultur Etxean Patxi Zubizarretaren zuzendaritzapean

Gasteizko Ignacio Aldecoa Kultura Etxeak eta Patxi Zubizarreta idazleak, gazteei zuzendutako IDAZKURLE Irakurle Klub bereziari hasiera emango diote apirilaren 24an. Helburua gazteak literaturara hurbiltzea da, hala irakurle nola idazle bezala. Hasteko elkarrekin testuak irakurriko dituzte: ipuinak, poemak, albisteak... Ondoren, antzeko baliabideak erabilita testu laburrak idazteari ekingo diote. Klubak DBHko 2. mailatik Batxillergo arteko ikasleak hartuko ditu; hamabi gazterentzat tokia dago. Euskaraz egingo dute eta larunbatez egingo dituzte saioak, 10:00etatik 12:00etara.

Lehenengo lau saioak Zubizarretak berak gidatuko ditu eta ondorengoak beste idazle batzuekin egitea aurreikusi du Zubizarreta klubaren koordinatzaileak. Izen-ematea Ignacio Aldecoa Kultura Etxeko Haur eta Gazte Sailean egin daiteke (lehen solairuan), edo ccuinfantil@araba.eus helbide elektronikora idatziz.