Hemeroteka


Elkarbanatu
2020-12-10

HGL Eskolan ikastaroan izena emateko azken egunak

Haur- eta gazte-literaturaren unibertsoan murgildu nahi duzu? Euskal adituen eskutik gure literaturan sakondu nahi duzu? Ikasteko gogorik? Jolasteko gogorik? Ba eman izena Galtzagorri Elkarteak eta EHUko HIzkuntzaren eta Literaturaren Didaktika sailak elkarlanean bigarren urtez antolatu duten HGL Eskolan ikastaron osagarrian. Otsailetik ekainera ostegunero egingo dugu Donostiako EHUko campusaren Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia fakultatean. Ikastaro erdi presentziala izango da, saio presentzialak hiru ordukoak izango dira. Adi, abenduaren 15ean itxiko dugu izena emateko epea

Ikastaroan, puntako euskal adituen eskutik, haur- eta gazte-literaturaren historia eta egungo egoera, testuinguruak eta generoak (poesia, antzerkia, narrazioa eta genero ikonografikoak) landuko dira. Ikastaroa ez dago soilik irakasleentzat pentsatua, haurren eta liburuen artean bitartekaritza-lanean ari diren guztientzat baizik. 

Informazio osoa hemen.