Hemeroteka


Elkarbanatu
2020-03-23

HGL Eskolan Ikastaroaren zortzigarrena egingo dugu modu ez-presentzialean

HGL Eskolan ikastaroaren zortzigarren ekitaldia modu ez-presentzialean egingo du Yolanda Arrieta idazleak. Ahozko tradizioko ipuinak. Ipuin-kontaketak saioa egiteko modua aurkitu dute irakasleek. Saioa martxoaren 26an egitekoa zena da, hain justu.

Arrietak Eskolan kontu-kontari lerroburua jarri dio saioari. Bideo bidez egingo du saioaren aurkezpena eta oinarri teoriko batzuk emango ditu, hala hitzez nola idatziz ikasleen esku jarriko duen pdf-aren bitartez. Balizko kontaketa saio baten bideoa ere erabiliko du idazleak, HH eta LH3 mailetako ikasleei eskaintzen dizkien saioen adibide bat aintzat hartuta. Berdin-berdin egingo du Klasikoak Gaur atalarekin eta Maleta Bete Baliabide atalekin ere. Bideo eta pdf bidez ikasleei atalka ipuin kontaketaren sekretuak erakutsiko dizkie Arrietak.

Beste modu batera, baina ikastaroa aurrera doa.