Hemeroteka


Elkarbanatu
2020-03-31

HGL Eskolan ikastaroko saioak modu ez-presentzialean

Egunotan bizi dugun egoera bereziak HGL Eskolan ikastaroari eragin dio, jakina. Egoera noiz arte luzatuko den jakin ez dakigunez, Galtzagorri Elkarteak eta Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Sailak (EHU) ikastaroari eustea erabaki dute. Hala, modu presentzialean segida emateko modurik ez dagoen arren, ikastaroak aurrera egingo du modu ez-presentzialean hezkuntza-zentroak itxita dauden bitartean.

Irakasleak esfortzu berezia egiten ari dira nork bere saioaren edukiak sarera ekarri eta ikasleekin partekatzeko. Yolanda Arrietak bere bigarren saioa era horretara egin du eta aurki emango dugu saioak emandakoaren berri.  Bideoak, dokumentu idatziak, foroak, bibliografiak eta abar jarriko dituzte irakasleek ikasleen esku EHUko Egela plataformaren bitartez.

Segi dezagun, bada, aurrera.