Hemeroteka

2020-10-23

Lehen booktubeak jaso ditugu Booktuberboom lehiaketan!

Dagoeneko iritsi dira booktuber berrien bideoak Booktuberboom lehiaketara eta IV. edizio honetan parte hartzea erabaki duten gazteek maila oso goian jartzen ari dira. Hauek izango badira euskal booktuber influenzer berriak, bide ezin hobean goaz…

Haien booktubeetan liburu hautaketa bikaina egiteaz gain, gomendio eta erreseina ederrak eskaintzen ari zaizkigu. Batzuk dagoneko badugu gogoa haiek aholkatutako liburuak irakurtzekoa.

Hamar bat booktube ditugu eskuartean. Zurea izan daiteke hurrengoa! Animatu, azaroaren 25era arte bidali ditzakezue booktubeak. Gomendatu liburu bat kamera aurrean, igo bideoa YouTubera eta bete gure formularioa. Sakatu play eta ekin! 

Gogoratu! Iurretako liburutegiko booktuber kedada presentzialaren ondoren, booktuber kedada birtualak eskainiko ditugu laster. Adi gure sare sozialetara!

Instagram eta Tik Tok: @booktuberboom

You Tube: Booktuberboom kanala

Blog-a: https://booktuberboom.wordpress.com/