Hemeroteka


Elkarbanatu
2020-05-07

Liburu-gomendio bat egunero

Gaur album mutuaren espiritua duen obra bat. Letra gutxirekin zenbat esan daitekeen eta irudiek hitz egiten dutela gogora ekartzeko.  

A. Idazlea eta ilustratzailea: Lorena Martínez Oronoz. Denonartean, 2018.

Oinarrizko elementuen erabilerarekin osatutako albuma da. Dena dago esentziara eramana, kontakizuna eraikitzeko baliabide minimoak erakutsita. Gorria, zuria eta beltza kolore guztiak. Hondo zuri batean bi pertsonaia arketipiko: otsoa eta neskatoa, euren inguruan objektu bakar kutxa bat dutelarik. Testua are minimoagoa da,“A” letra. Kontakizuna bi pertsonaia hauen topaketa da. Aurrez aurre jartzen dira, eztabaidatzen dute, gorabeherak izaten dituzte, eta amaieran oreka berri bat lortu da. Arketipoekin eraikitako kontakizuna izanik, irakurlearen interpretazioaren menpe geratzen da diskurtsoaren garapena. Kolore planoak eta forma sintetikoak dituzte ilustrazioek. Tamainarekin jolasten dute, kontakizunaren esanahia zabalduz.

Sakatu hemen eta Lore Agirrezabalek Gara egunkarian idatzitako kritika irakurri ahalko duzu.