Hemeroteka


Elkarbanatu
2020-07-06

Liburu-gomenio bat astero

Miren Nunca mais. Idazlea: Pako Aristi. Ilustratzailea: Eider Eibar. Elkar, Xaguxar, 2007. 10 urtetik gorako irakurleentzat.

Estilo errealista batean dago idatzita eleberri hau, nahiz eta bi ekintza magiko tartekatu. Umorezko tonuan egiten du aurrera, nerabeekin konplizitate baten bila. Egun korapilotsu baten kontaera lineala gauzatzen da bertan. Beti galtzen den neska baten abentura kontatzen zaigu, behin Santiagora doa gurasoekin neska hau eta egun osoa pasako du kalez kale bakarrik, pertsonaia bereziak ezagutu eta ihesi, beti ihesi.... Bi orriz behin agertzen da txuri-beltzeko ilustrazio bat. Istorioaren hariari jarraitzen diote zuzenean, istorioak dioena adieraziz.

Nahi izanez gero, hemen duzue irakurgai Manu López Gasenik Behinola aldizkariaren 17. zenbakian liburuaren gainean egindako iruzkina.