Hemeroteka


Elkarbanatu
2022-05-16

Liburuak egitearen arteaz hurrengo MarraziOetan

Ireki dugu aurtengo MarraziOak tailerrean izena emateko epea. Undermount elkartean egingo dugu –Igeldo, Donostia–, irailaren 26tik 30era. Izena ekainaren 30era bitartean eman ahal da. Elena Odriozolak eta Gustavo Puertak gidatuko dute eta Liburu ilustratuak editatuz konplikatzen dugu bizitza izenburua jarri diote. Oraingoan, liburuak egitearen arteaz arituko dira. Liburuaren atal guztiei erreparatuta aurrena, ondoren liburu osoari begiratzeko. Azala, kontrazala, babes-orriak, tamaina, tipografia, papera bera, orrialdeen disposizioa... Liburua. 

Deialdian daukazue informazio guztia. Ohiko datuez gain hiru lan eskatzen dizkizuete, gero lanok tailerrean zehar erabiliko dituzuenaren aginduarekin. Zenbait liburu erdi sakraturen azala, kontrazala eta bizkarra eskatzen dizkizuete. Aukeratutako ilustratzaileei uztailean jakinaraziko diegu.