Hemeroteka


Elkarbanatu
2020-03-24

Maiatzaren 4an iragarriko dute Andersen Sarien irabazleen izenak

IBBYk, Nazioarteko Haur eta Gazte Liburuaren elkarteak, Andersen Sarien irabazleen izenak datorren maiatzaren 4an jakitera emango dituela iragarri du. Euskal Herrian ikuskizun gaude Elena Odriozola ilustratzailea hautagaien artean dagoelako. Hautagaien artean aukeratu izana bada nahikoa sari, nahiz eta saria jaso dezala bihotz-bihotzez nahi dugun. IBBYkoak zehatzak izan dira eta sarituen izenak maiatzaren 4an, 14:30ean zabalduko dituztela adierazi dute.

Sarien berri emateko data berriarekin batera, bideo bat argitaratu dute non hautagaiek, hala ilustratzaile nola idazle, nork bere berri ematen duen. Hemen duzue:

 

 

Ibbyk argitaratu duen bideoa