Hemeroteka


Elkarbanatu
2020-11-11

Mariasun Landaren obra aurtengo Bilbo Zaharra Forum egitasmoaren ardatz

Aurtengoa Bilbo Zaharra Forum egitasmoaren hamabigarren ekitaldia da eta oraingoan Mariasun Landa idazlearen lana eta ibilbidea izango dira ardatz. Landaren lanen irakurketa, ahots goran, datorren asteartean egingo dute Arriaga Antzokian. Aurretik, hala ere, hitzaldi sorta bat prestatu dute. Hain zuzen, gaur bertan Juan Kruz Igerabide eta Patxi Zubizarreta idazleak arituko dira Landaren obraz, bihar Marijose Olaziregi eta Ibon Egaña EHUko irakasleak eta literatur adituek hartuko dute lekukoa eta datorren astelehean, azaroak 16, Mariasun Landa bera izango da Bilboko Euskaltzaindiako egoitzan. Solasaldi guztiak 19:00etan izango dira.