Hemeroteka


Elkarbanatu
2020-07-20

MarraziOetan izena emateko azken egunak dira

Urrian egingo dugun MarraziOak tailerraren 12. ekitaldian parte hartu nahi baduzu izena emateko azken egunak dituzu! MarraziOak Galtzagorri Elkarteak Gipuzkoako Fordu Aldundiaren babesarekin antolatzen duen tailerra da, ilustratzaileei zuzendutakoa. Aurten Maite Gurrutxaga ilustratzaileak eta Juan Kruz Igerabide idazleak gidatuko dute eta ahozko tradizioari buruzkoa izango da. Donostiako Undermount elkartean egingo dugu, Igeldon, urriaren 19tik 23ra. Izena emateko azken eguna datorren ostirala, uztailak 24, da.

Euskal ahozko tradizioa ezagutzeko aukera izango duzu, ahozkotasuna irudietan emateko estrategiak landuko dituzu eta beste ilustratzaile batzuekin elkartzeko aukera izango duzu. Animatu!

Hemen duzu informazio gehiago.