Hemeroteka


Elkarbanatu
2020-05-21

OEPLIk 2019ko liburu hautaketa aurkeztu du

OEPLIk 2019ko haur eta gazte literaturako obra nabarmenenen katalogoa aurkeztu berri du. Katalogoan Espainiako lau hizkuntza ofizialetan 2019an argitaratutako 260 libururen aipamenak jaso dira. Kalitate eta egokitasun irizpideen arabera hautatuak izan dira guztiak. Horien artean, 0 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteentzakoo euskarazko 21 izenburuak Galtzagorriko kide diren Asun Agiriano bibliotekariak eta Miguel Asiain irakasleak hautatu dituzte. Aurtengo katalogoaren azala Paco Giménezek egin du, hain zuzen 2019ko Espainiako Ilustrazio Sari Nazionala izan dena. 

Hautaketa OEPLI erakundea osatzen duten lau lurralde atalek egindako lanaren isla da; izan ere, lurralde bakoitzeko ordezkariek aukeratzen dituzte euren hizkuntzan emandako obra seinalatuenak. OEPLIren lau lurralde atalak honakoak dira: Consejo General del Libro Infantil y Juvenil, Consell Català del Llibre Infantil i Juvenil (ClijCAT), Asociación Galega do Libro Infantil e Xuvenil (GÁLIX) eta Galtzagorri Elkarteak. Erakundeak halako katalogoa aurkezten duen hirugarren urtea da. Katalogo hau Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren lankidetzari esker argitaratzen dute.

Katalogoa gaztelaniaz zein ingelesez eman dute, haren helburua Espainiako haur eta gazte literatura, euskalduna barne, munduan zehar zabaltzea baita. 

2019ko OEPLIren katalogoa deskargatzeko sakatu hemen.