Hemeroteka

2021-01-27

Paul Caballeroren lanak Ilustratzaileen Txokoan

Gaurtik maiatzaren 9ra arte Paul Caballero Barturen (Bilbo, 1981) ilustratzailearen lanak izango dira ikusgai Aieteko Kultur Etxean, Ilustratzaileen Txokoan.

Bilbon Arte Ederrak ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean. Behin ikasketak bukatutakoan Madrilera joan eta ESDIP eskolan ilustrazioan eta animazioan espezializazioa egin zuen hiru urtez. Bertan, Madrilen, lehenengo ilustrazioa lanekin hasi zen GRUP LOBHER argitaletxerako liburuen azalak eginez. Ostera, Bilbora etorri zen eta irudigile profesionala bilakatu Carmen Villanueva idazlearekin batera ipuin bilduma berria sortuz: Terapicuentos (Edicionmes Fortuna).

Irudigile freelance modura hainbat enpresantzako egin ditu lanak: Athletic club, RTVE Qué animal programarako, smithsoniak museoa, Portugaleteko zubia (Puente Vizkaya), BCBL, Euskaltel, El correo, Santillana , Elkar… 2018. urtean Txema Pinedoren testua ilustratu zuen La canción de Bruna album ilustratua sortuz eta argitaletxe mundura bueltatuz. Horrez gain, live painting saio performatiboetan aritu da, zuzenean irudikatuz: Bilboko gau zurian 2 urtetan parte hartu du udaletxeko eraikina mapping teknikaren bidez margotuz. Bere ibilera profesionalarekin batera, Bilbon Irudigile eskola profesionala sortu du, “CMYK escuela de ilustración digital” izena duena.