Hemeroteka

2022-01-28

Proiektuen aurkezpenekin amaitu dute Biko-teka

Biko-teka tailerrean landu dituzten proiektuen aurkezpenarekin eman diote amaiera aurtengo ekitaldiari. Ilustratzaile batek eta idazle batek sortutako bikoteek beren lanak aurkeztu dituzte taldekideen aurrean eta Maite Mutuberria ilustratzailearen eta Iñigo Astizen aurrean –gidariak–. Hala, beren lanen gaineko beste ikuspuntu batzuk jaso dituzte eta bide batez aberastu dute egindako lana. 

Hemendik aurrera, proiektu bakoitzak bere bidea hartuko du eta litekeena da haietako zenbait liburu-dendetan ikustea.