Hemeroteka


Elkarbanatu
2021-07-12

Uztailaren 20ra luzatu dugu MarraziOak XIII tailerrean izena emateko epea!

MarraziOak XIII topaketetan parte hartzeko izen-emate epea beste astebetez luzatu dugu. UZTAILAREN 20a izango da dokumentazioa aurkezteko azken eguna.

Hau da Harkaitz Canok eta Ignasi Blanchek eskainiko duten lantegian parte hartzeko azken aukera. Irakurri oinarriak eta bidali zure hautagaitza!!

Oraindik badira plaza libreak!

Topaketa hauetan formazioa doan eskainiko zaie aukeratuak diren 10 laguni.

- Ilustratzaileak elkarrekin egoteko eta lan egiteko aukera, giro paregabean! -

- Genero, gai eta teknika berriekin esperimentatzeko parada.- 

- Liburu eta arte disziplina ezberdinen erreferentziak.-

Guzti hau eta gehiago irakasle adituen aholkularitzarekin!

Aukera galduko duzu?