Hemeroteka


Elkarbanatu
2020-04-01

Zabaldu da Book Trailerrak bozkatzeko epea

2019-2020 Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketara 217 book trailer aurkeztu dira: 215 Ikastetxeen kategorian eta 2 Norbanakoen kategorian. Horietatik 93 book trailer izan dira aukeratuak Publikoaren bozka jasotzeko. 91 ikastetxeen kategorian eta 2 Norbanakoen kategorian.

Aurtengo irakurgai gomendatuak Sinbad deitzen zidan, Hasiera berri bat, Eztia eta ozpina eta Maitasuna zailegia da izan dira. Hala ere, parte hartzaile askok jo dute Ezinbestekoen zerrendara liburua hautatzerakoan eta oso irakurriak izan dira Argiaren alaba, Ezekiel, Kulero salatzaileak eta Pijama marradunaz jantzitako mutikoa, besteak beste.

Guztira, Gipuzkoako 26 ikastetxek, Bizkaiko 2k eta Arabako beste 2k hartu dute parte; 3.765 ikasle inguru.

Orain epaimahaiak hautatuko ditu book trailerrik onenak. Haur eta Gazte Literaturan, nahiz, ikus-entzunezko komunikazioan aditu diren honako kideek osatuko dute epaimahaia:

  • Intza Alkain magisteritzan diplomatua, antzerkilaria eta Galtzagorriko irakasleentzako lantegien aholkularia.
  • Lore Agirrezabal bibliotekari eta Liburu Gazteako koordinatzaile ohia.
  • Imanol Mercero filologo, literatur kritikari eta Liburu Gazteko hautaketa batzordeko koordinatzailea, besteak beste.
  • Irati Zaldua, dokumentalista.

Honakoak dira book trailerrik onenek jasoko dituzten sariak:

IKASTETXEKA:

  • DBH1-DBH2: sari bakarra, abentura txangoa lau lagunentzat, eta liburu eta diskotan gastatzeko 200 euroko bonoa liburu eta diskotan gastatzeko.
  • DBH3-DBH4: sari bakarra, abentura txangoa lau lagunentzat, eta liburu eta diskotan gastatzeko 200 euroko bonoa liburu eta diskotan gastatzeko.

NORBANAKOKA: e-irakurgailu bat eta 100 euroko bonoa liburu eta diskotan gastatzeko.

Zabaldu da Book Trailerrak bozkatzeko epea

Sari nagusirako hautagaiak epaimahai horrek hautatuko ditu, baina sari horrez gain bada beste bat ere: PUBLIKOAREN SARIA. Sari hori publiko zabalaren botoek erabakiko dute. 200 euroko bi bono banatuko dira, lehiaketako kategoria bakoitzeko bana. Horretarako, urtero bezala, Liburu Gaztea web guneko BOZKATU atalera jo ahal izango da maiatzaren 4a arte.

Botoa emateak era saria izan dezake, botoa ematen dutenen artean e-irakurgailu bat zozkatuko baita.