Hemeroteka


Elkarbanatu
2021-03-24

Zabalik da booktrailerrak bozkatzeko epea!

Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketara 250 book trailer baina gehiago aurkeztu dira. Horietatik 92 book trailer izan dira aukeratuak Publikoaren bozka jasotzeko: 88 ikastetxeen kategorian eta 4 norbanakoen kategorian. Iritsi da booktrailer hauek saritzeko garaia! Zein da zuen gustokoena?

Aurtengo irakurgai gomendatuak Wonder - mutiko miragarria, Coraline, Momo eta Ezezagunak liburuak izan dira. Hala ere, parte hartzaile askok jo dute Ezinbestekoen zerrendara liburua hautatzerakoan eta oso irakurriak izan dira Beti iparralderantz, Pijama marradunaz jantzitako mutikoa eta Azken garaipena, besteak beste.

Azkenerako, Gipuzkoako 16 ikastetxek, Bizkaiko 2k eta Arabako beste 2k hartu dute parte; 1.000 ikasletik gora. Orain epaimahaiak hautatuko ditu book trailerrik onenak. Aurten, Haur eta Gazte Literaturan, nahiz, ikus-entzunezko komunikazioan aditu diren honako kideek osatuko dute epaimahaia: Maite Gurrutxaga ilustratzaileak, Irati Zaldua dokumentalistak, Mirentxu Oteiza EIBZko kidea eta Aurelio Erdozain irakasle eta editoreak.  

Sari potoloak daude jokoan:

  • IKASTETXEEN KATEGORIAN:
    • DBH1-DBH2: sari bakarra, abentura txangoa lau lagunentzat, eta liburu eta diskotan gastatzeko 200 euroko bonoa liburu eta diskotan gastatzeko.
    • DBH3-DBH4: sari bakarra, abentura txangoa lau lagunentzat, eta liburu eta diskotan gastatzeko 200 euroko bonoa liburu eta diskotan gastatzeko.
  • NORBANAKOKA: e-irakurgailu bat eta 100 euroko bonoa liburu eta diskotan gastatzeko.

Baina epaimahaiaz gain, booktrailerrek publikoaren saria ere jaso dezakete! Hortaz, zuk zeuk ere bozkatu dezakezu booktrailer onenaren alde! Zabaldu da eta Book Trailerrak bozkatzeko epea!

Sari nagusirako hautagaiak epaimahai horrek hautatuko ditu, baina sari horrez gain bada beste bat ere: PUBLIKOAREN SARIA. Sari hori publiko zabalaren botoek erabakiko dute. 200 euroko bi bono banatuko dira, lehiaketako kategoria bakoitzeko bana. Horretarako, urtero bezala, Liburu Gaztea web guneko BOZKATU atalera jo ahal izango da apirilaren 30ra arte. Botoa emateak era saria izan dezake, botoa ematen dutenen artean e-irakurgailu bat zozkatuko baita.

Animatu eta esaiguzu zein den zeure booktrailer gustukoena!