Hemeroteka


Elkarbanatu
2021-10-15

Zorionak muinoan dagoen haltzari

Mikel Laboak Bereterretxeko kanthoria balada kantatzen digunean haltzak ez duela bihotzik kontatzen digu, baina Anjel Lertxundik Haltzaren muinoa eleberri laburrean (Elkar, 2020), bihotza ezezik jakin-mina ezarri dio haltzari. Eta kontzientzia atxiki dion arbola horrekin irabazi du iazko uztari dagokion Euskadi Literatur saria haur eta gazte literaturaren alorrean. Zorionak Anjel! 

Muinoan sustraiak errotuta dituen haltzak jakin-mina du eta mundua ezagutzeko xedea. Baina, nola bidaiatuko da bada arbola bat? Idazlearen eskuak, aitzitik, badu magiatik eta uholde bat sortuko du. Urak eramango du haltza eta ibaiarekin joango da itsasoraino. Aldaketa, bidaia, jakin-mina, askatasun egarria... Ez al da hori nerabezaroa, gaztaroa?