Aretoak

Aloka ezazue

Jolas literario honetan, bidaia bat proposatzen diegu parte hartuko duten bisitariei; bidai bat eremu arrotz batzuen barrenean. Labirinto bat sortu dugu bidai hori egiteko, labirintoaren sinbologiaz baliatu gara bidai iniziatiko bat edota abenturazko esperientzia bat proposatzeko. Beraz ekintza honek elementu desberdinak elkartzen ditu eta bizi- esperientzia bat eskainiko dio parte hartzen duenari.

Literaturaren aitzakia klasikoa erabili dugu eta bidaiekin zerikusia duten hainbat elementu sartu ditugu jolas honetan. Amandre ipuinetan, heroiak bere bizitza utzi eta urrundu behar izaten du bizimodu berri baten bila. Bidaia hori arriskuz, oztopoz eta egoera harrigarriz betea dago. Zailtasun horiek gainditu eta ipuinaren heroia hazi egingo da, emakume edota gizon bilakatuko, bidaia horretan bizitzari parez pare begiratu diolako.

Sinbologia hori bete-betean agertuko da gure jolasean. Barne esperientzia bat egitea proposatuko diegu parte hartzen dutenei; espazio harrigarri batean sartu eta irteera bilatzea proposatu. Bakarka edota binaka ibili behar diren labirintoaren bideak estuak dira eta sorpresaz beterik daude.

Bidaiak munduz mundu, hiriz hiri lurra, ura, sua eta airean zehar eramango du bidaiaria. Pertsona harrigarriak topatuko ditu bidaiariak mundu ezezagunean. Ulertezinak diren pertsonak, arrotzak. Baina mapa bat erabili ahal izango du bere abenturan eta bidelagun aproposak ere izango ditu.

JOKOAREN GIDOIA

Mapa bati jarraituz labirintoaren barrena bidaia bat egin behar dute haurrek. Bidaia horretan, mundu desberdinak ikusiko eta sentituko dituzte. Atseden leku batzuk aurkituko dituzte non liburuak ikusteko eta diskoak entzuteko aukera izango duten. Atseden leku horietan kalifikatu beharko dute musikak zein irudiek eskaintzen dizkieten sentsazioak.

ASALDAGARRIA HARRIGARRIA BELDURGARRIA DESBERDINA

Kolore desberdineko gometsak edukiko dituzte eskura haurrek eta hasieran emandako mapa horretan itsatsiko dute haientzat egokiena dena.

Hiri desberdinetarako bidaia ere egingo dute. Labirintoan hiri txiki bat dago, itsasoa zeharkatu eta hiri handi eta desberdinak daude. Narrazio bat eskatuko zaie, istorio bat osatzea eta bukaera emateko, berriz ere labirintoan sartu beharko dira istorioari bukaera eman eta sua eta airea pasa ondoren, labirintotik irteteko.

Beraz joko gidatua da, elementuz elementu hiriz hiri eraman eta elementu desberdinak dastatzeko aukera ematen duena.  Hainbat lekuetarako sarrera heldu baten eskutik egingo dute. Oso haur gutxi sartuko da aldi bakoitzean eta helduak beti izango ditu laguntzaile.

Behin heldu batean gidaritzapean egin ondoren, bakarrik ibil daitezke behin eta berriz.

ARETOAREN BALDINTZAK

  • Espazioa: 14 x 7 metro dituen gela bat behar da aretoa kokatzeko (pixka bat txikitu daiteke beharren arabera).
  • Egunean bi saio egin daitezke, goizez, eta gehienez 20 haurrek parte hartu dezakete saio bakoitzean.
  • Haurren adina 8-12 urte bitarkekoa izango da.

ARETOAREN SORTZAILEAK:

  • Ideia eta Gidoia: Itziar Zubizarreta.
  • Labirintoaren egileak: Aitziber Alonso, Miren González Goikoetxea eta David Ugalde.

1) Bidaia iniziatiko edo abenturazko bat burutu.
2) Mundu desberdinak sentitu eta ezagutuz barne-esperientzia bat garatu: espazio harrigarri batean sartu eta honen irteera bilatu beharko baitute.
3) Literaturaz modu ludiko batean gozatu.
4) Literatur zaletasuna suspertu.