Praktika onak

Angiozarko eskola - Gipuzkoa

Angiozarko eskolako lagunek burututako Praktika onak kontatu dizkigute:

"Angiozarko herri eskolatik idazten dizuegu, kontatzeko, astean behin "Literatura saioa" egiten dugula. Dinamika sinple baino sinpleagoa da. Argazkian ikus daitekeen bezala 3 aukera eskaintzen zaizkie neska-mutilei, eta hauek beraien izena jartzen dute gustoko duten haietan. Bakoitzean irakasle bat dago haiei liburu/ipuin/poesia... irakurtzeko prest. Helburua irakurketaz gozatzea da, entzutearen bitartzez. Hala nola, txikienek izenak irakurri ta idatzi, adinak nahastuz handiek ardurak hartuz eta txikiek hauengandik ikasiz....zeharkako hainbat helburu lantzen dira. Laburbilduz, helduok ikasleei irakurketa "eskaintzea", hainbeste "eskatzen" diegun garai hauetan..."