Praktika onak

Arroa HLHI - Gipuzkoa

Gure ikastetxean hainbat ekintza burutzen ditugu kutxa iristen denean. Ekintza guztiak kutxak dakartzan liburuetan oinarritzen dira, helburua liburuetako istorioez gozatzea delarik.

Hemen dituzue zerrendatuta ekintza batzuk:

  • Ikasleek liburuak etxera eramaten dituzte eurek edo gurasoek irakurtzeko.
  • Gelan irakasleak irakurri izan dizkie liburuak ahots altuan.
  • Zenbait liburu eskuartean dugula, ikusi, behatu eta irudien inguruan hausnartu izan dugu .
  • Beste zenbait libururekin antzezlan motxak ere prestatu izan ditugu eta beste geletan aurkeztu.