Praktika onak

Elgetako eskola - Gipuzkoa

Elgetako eskolako lagunek Liburuen Altxorra ekimenaren baitan burututako Praktika onak azaldu dizkigute:

"Aurtengoa ere esperientzia polita izan da Galtzagorrikoa Elgetako eskolan! Berezitasun bezala, aurten eskolan liburuekin eginikoa argazkietan jaso dugu eta Praktika On gisa aurkeztu nahiko genituzke. Imanolek altxor zoragarria utzi zigun urriko hilabetean zehar gozatzeko. Lehen egunean, 5. eta 6.mailakoei liburuak aurkeztu zizkien, ondoren hauek eskolako gainontzeko taldeei aurkeztu eta azaltzeko asmoz. Jarraian dauden argazkietan ikus ditzakegu gure ikasleak besteentzat aurkezpenak prestatzen, batetik, eta eskolako nagusienak gaztetxoagoei ipuin eta istorio berriak kontatzen, bestetik. Dinamika polita, benetan!

                             

                             

Honez gain, tertulia dialogikoak egiten ditugunez, Galtzagorriko liburuekin tertulia politak egin ditugu, jarraian daukagun argazkian ikusten den bezala (6.maila).

                                                              

Hilearen amaieran, urriaren 29an, berriz etorri zitzaigun Imanol eskolara eta beste saio batzuk egin zituen ikasleekin.

Amaitzeko, ezin dugu ahaztu HHko ikasleek ere gogotik gozatu dutela ipuinekin. Talde batean, esaterako, oso gustukoa izan duten ipuin batean oinarriturik (Untxitxo txuria) antzezlan bat ere prestatzen aritu dira! Hemen argazkiak: