Praktika onak

Ispaster - Bizkaia

Ispasterreko eskolatik gure esperientzia partekatzea gustatuko litzaiguke.

Hasteko, liburuen altxorra izan genuen gure artean, honekin aukera izan genuen ipuin eta liburu desberdinak ezagutu eta partekatzeko. Galtzagorrien bisita ere izan genuen, ipuin eta istorioak kontatu zigutenak.

Gelan Yolanda Arrietaren zenbait liburu irakurri genituen: Maddalenen usaina eta Nitaz ahaztu dira, hauek gustukoak izan ziren!! Bere bizitza eta obrak ezagutu genituen. Horrez gain, gure artean Yolanda Arrieta egoteko aukera izan genuen. Berarekin zenbait antzerki, esku jolas eta istorio partekatu genituen.

                    

Bestalde, astero ostiraletan, tertulia literarioak egiten ditugu, gela guztiak parte hartuz. Azken liburua Detektibe ikaslea izan da, iritzi desberdinak partekatu ditugu liburu honi buruz.

Tarteka kanpo espazioan irakurtzeko aukera izan dugu.