Praktika onak

Itziarko Luzaro eskola - Gipuzkoa

Itziarko Luzaro eskolako lagunek burututako Praktika onak kontatu dizkigute:

"Egunero, topagunea egiterakoan irakasleak aukeran dauden ipuinen izenburua irakurri eta azala erakutsiko die ikasleei eta arduradunak liburuen kutxako ipuin bat aukeratuko du (aurretik irakasleak adin horretarako egokiak diren ipuinak aukeratu ditu). Aukeratutako ipuina kontatuko dugu eta ondoren (nahi bada edo egokia ikusten bada) ipuinari buruzko solasalditxoa egingo dugu. Noizean behin irakasleak ipuinak aldatuko ditu beste batzuk eskainiz."