Praktika onak

Zerain LHI - Gipuzkoa

Hauek Zeraingo eskolan aurrera eraman ditugun praktikak:

  • Liburutegiaren erabilera sistematizatu dugu: mailegutza zerbitzua eta liburutegiaren antolaketa.
  • Irakurketa saioak eskaini, hiru hizkuntzatan.Ipuin bakoitzaren irakurketa ahoz gora egingo du irakasleak eta eskolako espazio desberdinetan izango da: Liburutegian, LHko gelan eta HHko gelan. Ikasleek libreki aukeratuko dute zein irakurketara joan.
  • Familiei orientazioa eman diegu, ikasleei irakurtzeko ohitura hartzen laguntzeko moduan izan daitezen eta literatura gomendioak.
  • Irakurketarekin gozatzeko gune ezberdinak egokitu ditugu eskolan.
  • Herriko aiton-amonei ipuin kontaketa bat eskaini diegu.
  • Ipuin kontalari saioa antolatu dugu.
  • Ipuinetan oinarritutako antzerki emanaldiak prestatu ditugu.