Praktika onak

Zubialde Eskola - Bizkaia

Zeberioko Zubialde eskolako lagunek haien praktika onak zerrendatu dizkigute. Hona hemen martxan jarri dituzten Praktika onak:

  • Eskolako liburutegia antolatzen amaitu dugu.
  • Eskolako irakasle bat liburutegi arduradun izendatu dugu eta kutxako materialarekin, kontaketa, kantu, poesia errezitaldi, esku jolas…… martxan jarri ditu astean behin eskolako gela guztiekin, beti ere, helburua gozatzea izanda.
  • Astean behin, ziklo desberdineko ikasleek, (astero ziklo desberdin bat) liburutegian eskola osoari aldez aurretik landutako ipuin baten kontaketa egin die.
  • Barikuro, ikasle bakoitzak liburu/ipuin bana eraman du etxera, irakurketa partekatzeko, familia transmizioan eragiteko eta irakurzaletasuna bultzatzeko. Hurrengo astean zehar, liburu/ipuinak ekarri ahala ikasleei ipuina gustatu zaien eta ipuina zelakoa den galdetu zaie. Ekintza hau ahozkotasunean eragiteko aukera itzela izan da.
  • Hamabostean behin gustoko ipuin eta liburuekin erakusketa bat antolatu da. Erakusketan ipuin/liburu bakoitzaren nondik norakoak kontatu dira.