HGL eskolan

Galtzagorri elkarteak eta Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Sailak (EHU), Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak babestuta, Haur- eta gazte- literatura eskolan ikastaro osagarriaren bosgarren edizioa jarri dugu martxan. Ikastaroa urtarrilaren 10ean abiatuko da Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultatean.

Ikastaroaren xedea, hartzaileak eta luzera

Ikastaroa irakurketaren inguruan gaurko gizartean eta, bereziki, hezkuntza-esparruan dagoen kezka bati erantzuteko asmoz sortu dugu. Hain zuzen, eskola liburutegien faltan, irakurketa literarioak eskoletan duen lekua hobetzeko, eta irakurketan bitartekari diren irakasle edo irakaslegaien formazio literarioa aberasteko eskaintza egin nahi dugu.

Bi hartzaile-mota izan ditugu buruan. Alde batetik, irakaskuntzan diharduten maisu-maistrak, eskola liburuzainik ez badago haren tokia hartzen duten irakasleak eta oro har hezkuntzaren munduko profesionalak. Bestetik, unibertsitateko ikasleak, bereziki hezkuntza ikasketak egiten ari diren etorkizuneko maisu-maistrak eta hezkuntzarekin zerikusia duten beste titulazioetako ikasleak, baita giza zientzietako ikasleak ere. Gaian interesa duten bestelakoei ere irekita dago.

Ikastaroak 65 orduko iraupena izango du, 4 ikasgaitan banatuta. Saio presentzialak 3 ordukoak izango dira, eta asteazkenetan emango dira, 17:00etatik 20:00etara. 

 

 

Aurre-matrikula egiteko epea zabalik egongo da 2023ko abenduaren 1era arte.

Izen emate inprimakia

Ikastaroaren programa

 

HGL eskolan ikastaroa. DEIALDIA 2024

Ikastaroan izena emateko epea zabalik egongo da 2023ko azaroaren 6tik abenduaren 1era. Horretarako, izen-emate FORMULARIOA bete beharko da datu orokorrekin, eta aurkezpen-gutun laburrarekin (gehienez 10 lerrokoa).

Ikastaroan onartuak diren ikasleei e-mailez jakinaraziko zaie eta matrikula egingo dute 2023ko abenduaren 1tik 15era.

HGL eskolan ikastaroa. DEIALDIA 2023

Ikastaroan izena emateko epea zabalik egongo da 2022ko azaroaren 7tik abenduaren 2ra. Horretarako, izen-emate FORMULARIOA bete beharko da datu orokorrekin, eta aurkezpen-gutun laburrarekin (gehienez 10 lerrokoa).

Ikastaroan onartuak diren ikasleei e-mailez jakinaraziko zaie eta matrikula egingo dute 2022ko abenduaren 12etik 19ra.

HGL eskolan ikastaroa. DEIALDIA 2022

Ikastaroan izena emateko epea zabalik egongo da 2021eko azaroaren 8tik 26ra. Horretarako, izen-emate FORMULARIOA bete beharko da datu orokorrekin, eta aurkezpen-gutun laburrarekin (gehienez 10 lerrokoa).

Ikastaroan onartuak diren ikasleei e-mailez jakinaraziko zaie eta matrikula egingo dute 2021eko abenduaren 10etik 16ra.

HGL eskolan ikastaroa. DEIALDIA 2021

Ikastaroan izena emateko epea zabalik egongo da 2020ko azaroaren 23tik abenduaren 15era. Horretarako, izen-emate FORMULARIOA bete beharko da datu orokorrekin, eta aurkezpen-gutun laburrarekin (gehienez 10 lerrokoa).

Ikastaroan onartuak diren ikasleei e-mailez jakinaraziko zaie eta matrikula egingo dute 2020 abenduaren 16tik 2021eko urtarrilaren 8ra.