atzera

Dibulgazio materiala

"Haur eta Gazte Liburua Kultura Aniztasunean"

2008ko uztailean Donostian egin zen Haur eta Gazte Liburuari Buruzko OEPLIren IV. Iberiar Biltzarrean aurkeztutako hitzaldiak biltzen dituen liburua da hau. Galtzagorri elkarteak argitaratu zuen, Erein argitaletxearekin lankidetzan, eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak babestuta.

Liburu honen edizioaz Izaro Arroita, Mari Jose Olaziregi eta Itziar Zubizarreta arduratu ziren. Bertan, biltzarrean aurkeztutako artikuluak bildu zituzten euskaraz eta gaztelaniaz.

Liburuaren sarreran editoreek adierazten duten bezala, haur eta gazte literaturaren esparru akademikoan kultura aniztasunak sortu duen hausnarketa kritiko eta teorikoaz egin ziren ekarpenak jaso zituzten liburu honetan. Horien artean daude maila handiko hainbat irakaslek egindakoak: Buffalo Unibertsitateko (New York, AEB) Karen Sands, Vigoko Unibertsitateko Veljka Ruzick eta Lagunako Unibertsitateko Jesús Días Armas, besteak beste.

Prezioa: 10 euro.

ESKAERA EGIN