atzera

Literatur testuak

Jolas-Molas
Jolas-Molas

Jolas-Molas

Jolas-Molas liburu-CDa Bularretik Mintzora egitasmoaren baitan ikastetxeetan egiten ziren prestakuntza saioetan irakasleei banatzen zitzaien materiala jasotzen da. Bertan, ikasgelan haurrekin erabili ahal izateko poesia, abesti eta hitz-jolasen testuak jasotzen dira. Lagungarri duen  CDan testu horiek esateko moduak eta abesteko doinuak eskaintzen dira.

CD-liburuaren egilea Itziar Zubizarreta da. Irudiak eta diseinua Aitziber Alonsorenak dira. CDaren ahotsak ere Itziar Zubizarreta eta Aitziber Alonsorenak dira.

Liburu hau Galtzagorri Haur eta Gazte Literatura elkartearen eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren arteko lankidetzari esker sortu zen.

Produktu hau agortuta dago oraingoz.