Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Aingeru guardakoa, ez izan ganorabakoa

Idazlea: Seve Calleja Pérez

Ilustratzailea: Tereas Novoa

Itzultzailea: Lurdes Auzmendi Aierbe

Argitaletxea: Aizkorri

Urtea: 1998

Bilduma: Mendi Sorgindua

Orri kopurua: 96


Laburpena:

Istorio honetako protagonista eta narratzailea Agapito da, Agatxistu deitua, txikia eta argala delako. Dena den, bere adineko beste edozein mutiko bezalakoa izango litzateke bere bizitzako une bakoitza anaia bikiarekin partekatu behar ez balu. Anaia bikiak Agatxistuk ez dituen koalitate asko ditu, eta beti konparatzen dute harekin. Agatxistuk uste duenez, Koldo, anaia bikia, ez da pertsona normala, bere aingeru guardakoa da, behar bada. Uste hori areagotu egiten da bere aldetik urruntzen den eta handik aurrera dena gaizki ateratzen zaion egunetik. Une horretan Agatxistuk bere aingeru guardakoa berreskuratzeko nahia ikusten du, eta bere nahiak eta sentipenak ondoen adierazten dituen moduan deitzen dio: bertsoz.

Anaiaren desagerketak familia osoa asaldatu du, eta Agatxisturi ezinegon izugarria sortu dio, bere bertsoek aingeruaren erantzuna jasotzen dutela ikusten baitu; erantzun horiek erronka bezala hartzen ditu, eta, ondorioz, iragarkiak jartzen ditu egoera horretatik irteten lagunduko dion aingeru guardako berria aurkitzeko. Horrela hautagai bitxienak ezagutuko ditu: Donuts, lotsati eta beldurtia; Sugandila, lotsagabe eta maltzurra; Xaoli, tratu txarren biktima errugabe eta galdua. Ordutik aurrera, anaiaren itzulerarekin batera, Agatxisturen jarrera aldatu egingo da. Eta etxean dena normaltasunera itzuli dela dirudienean, Agatxistuk desagertzeko erabakia hartzen du, istorio berri baten protagonista bilakatzeko: aingeru guardako bilakatuko da, besteei laguntzeko.


Aingeru guardakoa, ez izan ganorabakoa